ONGI ETORRI AISIALDI TALDERA!
Tuterako Aisialdirako Gazte Elkarte bat gara.
Asteburuetan irteerak antolatzen ditugu Tutera eta inguruetako gazteekin euskara bultzatzeko asmoz haien aisialdian.
IRTEERAK
Lege oharra / Aviso Legal
2009/03/22
Moncayo 2009
Martxoaren 14an, larunbata, gazte kuadrila bat elkartu ginen autobus geltokian. Goizeko 9ak ziren eta nola ez, ordurako hantxe zegoen Gorka jauna puntual-puntual betiko moduan. Besteok ordea, erlojua atzeraturik izanik, beranduxeago agertzen joan ginen...iristen azkenak Patxi eta Endike izan zirelarik!!!

Behin parkinera iritsita, motxilak prestatu, argazki bat atera...eta jolas pare bat azaldu ostean bixi-bixi hartu genuen Moncayorako bidea. Ez da orain jolas horiek azaltzeko unea baina jakin, harri baten eta besteak hiltzearen inguruan zebiltzala.
Hasiera batean, tentsioa zen nagusi: "Nork dauka harria? Niri pasa ote didate? Nola hil behar dut tipo hau?...". Baina pausuak aurrera joan ahala, eta nekearen laguntzaz, galdera hauek beste batzuei egin zieten bide: "Zenbat falta da? Non dago amaiera? Ez al dira 11ak? Hamaiketakoa ez al da 11etan jaten?..."
Azkenean ere, iritsi zen lehenengo geldiunea! Atseden hartu eta ur pixkat edaten genuen bitartean harria nork zuen begiratzeko garaia iritsi zen...eta ezetz asmatu nork zuen? Ba bai, OIHANEK!!! Horrez gain, hiltzaileak ere hasiak ziren lanean eta dagoeneko bi hildako genituen tal
dean.
Berriz ere martxan ipini ginen eta geldiunetxoren baten ostean Santutegira iritsi ginen. Bertan, Gorkak hizkuntzari buruzko gogoeta sakon bat egin zuen: "Aizue, 12ak inguru dira eta hamaiketakorik ez dugu hartu, ez al du hitzak berak esaten hamaiketakoa 11tan jan behar dela?". Horregatik, kasu egin eta "hamabitako" bat jan genuen indarrak berritzeko.
Ordurarte, elurraren aztarnarik ez genuen somatu baina Santutegitik gertu egin zuen bere lehen agerraldia, guztion aurpegietan irrifar zabal bat sortuz. Hortik aurrera, gris-berdeak izara zuri batez estali ziren gure pozerako.
Zirkoa ere dagoeneko gertu genuen, orduerditxo bat besterik ez zitzaigun falta baina nekea zelatan genuen eta pixkanaka gure jabe egiten joan zen. Horrela, banan banan
guztion bizkarren gainean ipintzen joan zen gure abiadura motelduz, geldialditxoak sarriago egitera behartuz. Baina nekeak ez zigun guztioi berdin eragin eta batzuek ederki sufritu zuten gosaririk hartu ez izanagatik, era honetara, Arkaitzen bizkarrera bost neke igo ziren bat-batean, gorriak eta bi ikusiz zirkura iristeko.
Azkenik iritsi ginen gure helmugara, San Migueleko zirkura. Bertako paisaia zoragarriaz gozatu ostean, alboan genuen aldapatxo bat probestuz lasterketak egin genituen zabor poltsen gainean.
Ordua begiratu eta aiba!!! Etxera itzultzeko ordua iritsi zen! Erabilitako ondakin eta tresna guztiak bildu eta beherako bideari ekin genion.
Dagoeneko jolasetaz ahaztuak? Ba ni ez! Jeisten hasterako, gutako bi soilik geratzen ziren bizirik:
Oihane eta Patxi. Baina Patxik bere eskura zituen tresna guztiak erabiliz, Oihane hiltzea lortu zuen besarkada baten bidez!
Eta zer gertatzen da harriarekin? Ba harria irteera osoan zehar eskuz-esku (edo hobe esanda, poltsikoz-poltsiko) ibili ostean, nire eskuetan amaitu zuela azkeneko momentuan! Baina lasai, galtzailea ez zen harria azkena zeraman pertsona, keba!!! Irteeran zehar egindako geldiune bakoitzean harria zeukanak puntu bat jasotzen zuen eta puntu gehien zituen pertsonak galtzen zuen. Hortaz, gure benetako galtzaileainolako zalantzarik gabe...OIHANE izan zen!!
Eta honela amaitu zen gure irteera, "Fuente de los Frailes"eko parkinean bazkaldu ostean Tuterara itzuli ginelarik.

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 aipamen:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.