ONGI ETORRI AISIALDI TALDERA!
Tuterako Aisialdirako Gazte Elkarte bat gara.
Asteburuetan irteerak antolatzen ditugu Tutera eta inguruetako gazteekin euskara bultzatzeko asmoz haien aisialdian.
IRTEERAK
Lege oharra / Aviso Legal
DATA ALDAKETA!!!! IRTEERA MARTXOAREN 25ean
Errekuperaketak direla eta martxoaren 4rako antolatua zegoen irteera MARTXOAREN 25era atzeratu dugu!!!
Hemen duzue beharrezko informazioa:
- Eguna: martxoaren 25ean (igandea) joango gara.
- Ordua: 9:30etan aterako gara eta arratsaldeko 18:00-18:30ak aldera itzuliko gara.
- Lekua: Tuterako autobus geltokian.
- Prezioa: apuntatzen den jende kopuruaren arabera 13 eta 23 euroren artean ibiliko da.
- Irteera burutzeko gutxieneko kopurua: 10
- Egitaraua: goizean Arnedilloko ur-termetara joango gara bainu bat hartzera, ondoren bazkaldu eta bazkal ostean jolas batzuk egingo ditugu herrian barrena.
- Nola apuntatu: Ikastolako ikasleei dagokionez, gelaz gela pasako dira ikasle batzuk guzti hau azaltzera. Apuntatu nahi duten beste guztiek ordea, email bat bidali beharko didate (aisialditaldea@gmail.com) eta orrialdea hau beteta bidali helbide berdinera.
2012/02/04
Arnedilloko Ur-termetara joateko data aukeraketa
2011/12/01
Kaskanteko irteeraren argazkiak
Hemen dituzue aurreko asteburuan Kaskantera egindako irteeraren argazkiak. Eskerrak eman nahi dizkiet Pabloren gurasoei beraien "txokoa" uzteagatik. ESKERRIKASKO!
2011/10/18
KASKANTEKO IRTEERARA JOANGO ZARA?
2011/10/15
KASKANTEKO BIZIKLETA IRTEERA
Aupa denoi:
Hona hemen egindako bozketaren emaitzak:

Zuen bozkaketa kontutan hartuta, irteera hau AZAROAREN 27an (igandea) egingo dugu.Bizikletaz irtengo gara Tuteratik (9:00etan SIMPLYko errotondan) eta Kaskantera joango gara Tarazonikako bide berdetik. Kaskanten jolas batzuk egin, bazkaldu eta arratsalderako itzuliko gara Tuterara.
Irteera doainik izango da baina gogoratu irteerara joateko bazkide egin behar zaretela. Bazkide egiteko, aurten, bazkide kuotarik ez da egongo, hortaz, bi gauza ekarri behar dituzue beranduenez irteera egunerako: honako fitxa hau beteta (fitxa) eta Gizarte segurantzako txartelaren fotokopia bat.
ANIMATU!!!!

2011/10/11
Kaskanteko irteerarako data aukeraketa
Aupa denoi:
Aurtengo lehen irteeraren data zehazteko honako programa erabiliko dugu (Doodle). Azpian daukazuen esteka klikatu behar duzue eta bertan zuen izen abizenak ipini eta zein egunetan joan zaitezketen irteerara (egun bat baino gehiagotan etor bazaitezkete apuntatu egun guzti horietan). Apuntatzeko azken eguna ostegun gaua (URRIAK 13) izango da! Ostiral goizean gelaz gela pasako naiz zein egunetan joango garen adierazteko.

2011/10/08
2011-12ko IRTEERA PROPOSAMENAK
Aupa denoi!!!
Dagoeneko erabaki ditugu aurten burutuko ditugun irteerak, baina gogoratu, zuetako norbaitek beste ideiaren bat baldin badauka buruan proposatu eta posible bada hauek ere antolatzen saiatuko gara!!!
- Lehen irteera Kaskanteko "Monte del huevo"ra izango da. Bertara bizikletaz hurbilduko gara eta bertan zenbait jolas egingo ditugu (DATA ZEHAZTEKO DAGO!).
- Bigarren irteera: MONCAYORA joango gara elurretan ibiltzera (NEGUAN).
- Hirugarren irteera: ARNEDILLOKO TERMATARA (NEGUAN).
- Laugarrena: SANTA KITERIAN GYMKHANA bat bizikletaz (UDABERRIAN)
- Azkena: ASTEBURUPASA URBASAN!!! (IKASTURTE AMAIERA ALDERA).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)